NOR GARA?

Arizmendi Ikastola da gure ikastolaren izena, eta Gipuzkoako Debagoieneko Leintz bailaran dago. Ikastola bakarra izanik ere, ikastetxe bat baino gehiago ditugu; hamabi, zehatz-mehatz. Hiru herritan daude gure ikastetxeak: Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara arteko ibilbidea egin daiteke Arizmendi Ikastolan. Hain ikastola handia izanik, ikasle kopurua ere handia dugu; 3.000 ikasle inguru gara, irakasleak, berriz, 284.

Gure gunea edo ikastetxea Eskoriatzan dago eta ALMEN du izena. Bertan LMH, DBH eta Batxilergoko ikasleak elkartzen gara egunero. DBH1. mailako hiru gela daude bertan eta gu 1Bko ikasleak gara: 9 neska eta 14 mutil gara. Oso langile, alaiak eta jatorrak gara.

Bukatzeko esan, gure ikastolak bi ardatz nagusi dituela bere nortasunean: kooperatiba izaera eta ikastola izaera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina